sábado, 2 de julio de 2011

Gezurrak eta isiluneak



Gaurko artikuluan bi gauza nabarmenduko ditut, alde batetik, politikariek ekimen publikoetara joateak edo ez joateak sortzen dituen erreakzioak batzuengan eta besteengan; eta bestetik, batzuk ekintza zehatzak kondenatzera behartuta dauden bitartean nola beste batzuk hipokrita hutsak diren.

Lehenengoarekin hasteko, esan beharra dago lotura handia duela esan behar dudanak orain dela egun gutxi ospatu den "Korta sariak" ekimenarekin. Jakin badakizue ekimen hori orain dela 11 urte ETAk hil zuen enpresari baten homenez ospatzen dela, eta bertan Bilduko politikaririk ez egoteak hainbat kritika sortu ditu, horien gainetik Patxi López lehendakariarenak nabarmentzekoak direlarik. Honek esan zuen asko sentitzen zuela Martin Garitano sari horietan ez egotea, ekintza hori hitz asko baino garrantzitsuagoa izango zela argudiatuz. Hala ere, pertsonaia honek gauza bat isilarazi zuen, eta badakizue politikarien isilunean dagoela gakoa. Hitz horiek esatean ezker abertzaleak ez zuela gonbidapenik jaso esatea "ahaztu" zitzaion, eta beraz, ez bazuten inolako gonbidapenik jaso antolatzaileen eskutik, nola agertuko ziren ekimenera? Hala ere, ejenpluz jokatuz, Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirrek esan berri du Bilduk orain edo beranduago mota horretako ospakizunetara joan behar duela, baina espero dut hainbeste gauza gordetzen dituzten horiek lehenik eta behin egin behar dutena egitea, eta alderdi politiko guztiak berdin tratatu eta guztiei gonbidapena bildaltzea hainbeste kritika bota aurretik.

Nabarmentzea gustatuko zitzaidakeen beste kontu bat askoren jarrera hipokrita da. Behin eta berriz ari dira esaten ETAren ekintza guztiak kondenatu behar direla (nahiz eta iada hori egina dagoen), ez dira aspertzen beti gauza berbera eskatzeaz, ez dakitelako iada nondik eraso eta ez dutelako argudio sinesgarririk min egiteko. Baina espainiar politikariek, kondenak eskatzen dituzten berak, gauza bat ahaztu dute: frankismoaren hilketa guztiak kondenatzea. Badirudi hemen min egiten dugun bakarrak euskaldunak garela, eta askotan ez zaie gogoratzen beraien aintzindariek gure familiengan eragin zuten sufrimendua aipatzea. Benetan penagarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario