sábado, 2 de julio de 2011

Gezurrak eta isiluneak



Gaurko artikuluan bi gauza nabarmenduko ditut, alde batetik, politikariek ekimen publikoetara joateak edo ez joateak sortzen dituen erreakzioak batzuengan eta besteengan; eta bestetik, batzuk ekintza zehatzak kondenatzera behartuta dauden bitartean nola beste batzuk hipokrita hutsak diren.

Lehenengoarekin hasteko, esan beharra dago lotura handia duela esan behar dudanak orain dela egun gutxi ospatu den "Korta sariak" ekimenarekin. Jakin badakizue ekimen hori orain dela 11 urte ETAk hil zuen enpresari baten homenez ospatzen dela, eta bertan Bilduko politikaririk ez egoteak hainbat kritika sortu ditu, horien gainetik Patxi López lehendakariarenak nabarmentzekoak direlarik. Honek esan zuen asko sentitzen zuela Martin Garitano sari horietan ez egotea, ekintza hori hitz asko baino garrantzitsuagoa izango zela argudiatuz. Hala ere, pertsonaia honek gauza bat isilarazi zuen, eta badakizue politikarien isilunean dagoela gakoa. Hitz horiek esatean ezker abertzaleak ez zuela gonbidapenik jaso esatea "ahaztu" zitzaion, eta beraz, ez bazuten inolako gonbidapenik jaso antolatzaileen eskutik, nola agertuko ziren ekimenera? Hala ere, ejenpluz jokatuz, Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirrek esan berri du Bilduk orain edo beranduago mota horretako ospakizunetara joan behar duela, baina espero dut hainbeste gauza gordetzen dituzten horiek lehenik eta behin egin behar dutena egitea, eta alderdi politiko guztiak berdin tratatu eta guztiei gonbidapena bildaltzea hainbeste kritika bota aurretik.

Nabarmentzea gustatuko zitzaidakeen beste kontu bat askoren jarrera hipokrita da. Behin eta berriz ari dira esaten ETAren ekintza guztiak kondenatu behar direla (nahiz eta iada hori egina dagoen), ez dira aspertzen beti gauza berbera eskatzeaz, ez dakitelako iada nondik eraso eta ez dutelako argudio sinesgarririk min egiteko. Baina espainiar politikariek, kondenak eskatzen dituzten berak, gauza bat ahaztu dute: frankismoaren hilketa guztiak kondenatzea. Badirudi hemen min egiten dugun bakarrak euskaldunak garela, eta askotan ez zaie gogoratzen beraien aintzindariek gure familiengan eragin zuten sufrimendua aipatzea. Benetan penagarria.

viernes, 1 de julio de 2011

Orain ere gure aurka


Maiatzak 22ko hauteskundeetako emaitzak jakin ostean, ez da beste gauzarik sumatzen espainiar alderdietan, eta zera da: inbidia. Bildu alderdiak sekulako arrakasta lortu zuen, errepresantazioari dagokionez Euskadiko lehen alderdia izan baitzen 1.000 zinegotzi baino gehiagorekin, eta botuei dagokienez, bigarren postua eskuratu zuen, 300.000 bozkatik gora lortuz. Nafarroan ere, aurreko emaitzak aixe gainditu zituen ezker abertzaleak, askoren pozerako. Garaipen onen ostean, asko eta asko izan dira jaso izan ditugun kritikak, gehienak monotematikoak, nola ez, guztiak ETA kondenatzeko eskatzen zutelarik, edo behientzat gehienak hala zioten. Hala ere, eraso bortitz hauen aurrean, gogor eta zentzuz ari dira jokatzen guk aukeratu ditugun kideak, PPSOE delakoaren eta beste batzuen aurrean edukazioz jokatuz, haiek hainbeste falta duten edukazioz jokatuz.

Denbora gutxi pasatu da udaletxe eta foru aldundiak osatu direnetik, baina egun gutxi hauetan iada eragina nabaria da. Hainbat eta hainbat herritan iada ez ditugu begiak itxi behar udaletxetik pasatzerakoan, ez dagoelako begirada oztopatuko duen espainiar kolorerik, eta horren ordez, inoiz baino indartsuago dagoen ikurrina polit bat ikusi dezakegu, independentziatik geroz eta hurbilago dagoen ikurrina koloretsu bat. Kakalardo espainiarrek beti bera diote, euskal herritarrok ez dugula horrelako agintaririk merezi, ez dela herriaren nahia bete, eta hori entzutean neure buruari galdetzen diot: geuk aukeratu baditugu, nola ez ditugu merezi eta babestuko? Eta okerrena dena, hitz hauek ilegalizazio ilegalen bitartez boterea lortu zuen lehendakariaren lagunek botatzen dituzte beraien aho zikinetatik. Espainiar frenteak erabiltzen duen beste argudio bat da Bilduk soilik presoen alde eta independentziaren alde borrokatzen duela, eta nahiz eta hori gezurra izan (nik dakidala gai guztiak jorratuko dituzte eta), botua eman genuenen %26ak arrazoi horiengatik emango genuen bereziki, diot nik, eta horregatik gure ideala horiek direlako horiek defendatuko dituzten pertsonak nahi ditugulako instituzioetan.

Egia esan, hainbeste kritika jasotzeak gauza bat esan nahi du, gauzak ondo egiten ari garela, eta guk geurera jarraitu behar dugula, inoren tentazioetan erori gabe, hori baita beraiek nahi dutena. Zaila da egunero hitz berberak entzutea eta burua ez berotzea, baina horren aurrean jarrera erraz bat jarraitu dezakegu: zenbat eta gauza gogorragoak entzun gure aurka telebistan, irratian, aldizkarietan....euskalduna abertzalea eta ezkertiarra izateaz are eta harroago nagoela!!!